Gizartea -

Gertakizuna

Mari Angeles Germanen autoa eta gorpu bat atzeman dituzte Urbiolan

Hilotza ibilgailuaren barruan zegoen, aski usteldua, eta duela bost hilabete desagertu zen emakumearena den ikertzen ari da Foruzaingoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur 18:00ak aldera, Urbiolatik gertu den ubide batean, gorpu bat barruan zuen auto bat topatu dute. Duela bost hilabete desagertutako Mari Angeles German emakumebaren autoa da eta gorpua aski ustelduta aurkitu dute, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Gorpua desagertutako bizilagunarena izan daiteke.

Autoa ia guztiz urperatuta zegoen lokatzean.

Foruzaingoak ikertzen jarraitzen du, Lizarrako Auzitegiaren zuzendaritzapean, gorpuaren nortasuna eta gertakariak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea