Gizartea -
Adierazpenak
Marcos, Mari Angelesen iloba: 'Askotan pasatu gara handik'
Duela bost hilabete desagertu zen emakumezkoaren autoa eta harena izan litekeen gorpua atzeman dituzten lekua "aldez aurretik arakatu" zutela esan du sendiaren bozeramaileak.
Erredakzioa
Mari Angeles German-en sendia harrituta agertu da haren ibilgailua eta harena izan litekeen gorpu bat "aldez aurretik arakatu" zuten leku batean atzeman baitituzte.
"Askotan pasatu gara handik", "dena arakatu genuen", azaldu du sendiaren bozeramaileak, Mari Angeles Germanen ilobak.
Radio Euskadiko "Ganbara" saioan egindako adierazpenetan, Marcosek zehaztu du astearte arratsaldean Foruzaingoak deitu ziola, emakumezkoaren autoa topatu zutela ohartarazeko.
Dena dela, ez zion aipatu barruan gorpu bat zegoela: "Hara joan nintzen, eta gorpu bat zegoela esaten ari ziren".