Gizartea -

Jaiotza-tasa

Iaz baino ia % 5 haur gutxiago jaio dira EAEn urteko lehenengo hiruhilekoan

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakitera eman duenez, hiru lurraldeetan izan du beherakada jaiotza-tasak: Gipuzkoan % 5,8koa izan da (1.290), Araban % 4,9koa (678) eta Bizkaian % 4koa (1.899).

Haur jaioberriak. Argazkia: EiTB
Haur jaioberriak. Argazkia: EiTB
Haur jaioberriak. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteko lehenengo hiruhilekoan 3.867 haur jaio dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Iazko datuekin alderatuta, beraz, % 4,8 egin du behera jaiotza-kopuruak.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur jakitera eman duenez, hiru lurraldeetan egin du behera jaiotza-tasak: Gipuzkoan % 5,8 egin du behera (1.290 jaiotza izan dira), Araban % 4,9 (678 jaiotza) eta Bizkaian % 4 (1.899).

Gainera, jaiotza guztien % 35,5 35-39 urteko emakumeek izan dituzte, jaiotzen % 35,3 30-34 urtekoen artean izan dira, eta jaiotzen % 13,3 25-29 urteko emakumeen artean izan dira.

Halaber, behera egin du umea izan duten 40 urtetik gorakoen kopuruak; 424tik 395era, hain zuzen. Hala, jaioberri guztien % 10 40 urtetik gorako emakumeek izan dituzte, eta jaioberrien % 5,7, berriz, 25 urtetik beherakoek.

Bestalde, umeen % 44,2 ezkondu gabe dauden bikoteek izan dituzte. Bizkaia da zerrenda horretan buru (% 46,7), Araban dago ondoren (% 42,3) eta Gipuzkoa dago hurrengo (% 41,6).

Bukatzeko, urteko lehenengo hiruhilekoan ama izan direnen artean, % 23,8 atzerritarrak dira. Araban dira gehien (% 29,9), eta gutxiago dira Bizkaian (% 22) eta Gipuzkoan (% 23,3).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Amak albisteak