Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek emakume bat hil du Granadan
Poliziak 49 urteko gizon bat atxilotu du bere bikotekidea hil duelakoan.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Gizon batek, ustez, emakume bat hil du Granadako Maracena udalerrian. Poliziak 49 urteko gizona atxilotu du, 39 urteko bikotekidea hiltzea leporatuta.
Guardia Zibilaren iturriek jakinarazi dutenez, hilketa matxista 10:20 aldera gertatu da emakumearen etxebizitzan. Etxe horretan zerbait gertatzen ari zela jakinarazi diote bizilagunek Guardia Zibilari, eta agenteak bertaratu direnean emakumea hilda aurkitu dute, ustezko hiltzailea alboan zuela.
Biktimak ez du inoiz tratu txarrik salatu, eta, Udalaren arabera, emakumeak ez du laguntzarik eskatu udal zerbitzuetan.
Udalak minutu bateko isilunea deitu du eguerdirako, hilketa gaitzesteko.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.