Gizartea -
Hipotesi nagusia da
Baliteke Mari Angeles German trafiko istripuan hil izana
Ibilgailuan aurkitu zuten gorpua berea den berrestea falta da. Istripuarena da orain ikerketaren hipotesi nagusia. Aurretik zergatik ez duten emakumearen gorpua aurkitu galdetu du familiak.
Erredakzioa
Mari Angeles Germanen desagertzearen inguruko ikerketak aldaketa sakona izan du gaur.
Ibilgailu barruan aurkitu duten gorpua emakumearena den edo ez ez dute oraindik berretsi, baina trafiko istripuarena hipotesi nagusia bihurtu da.
Hilotza ibilgailuaren barruan zegoen, aski usteldua, eta duela bost hilabete desagertu zen emakumearena den ikertzen ari da Foruzaingoa.
Mari Angelesen familia eta Urbiolako auzotarrak "harrituta'' daude atzoko aurkikuntzarekin. Azken sei hilabeteetan ibilgailua zergatik ez duten topatu galdetu diote haien buruei.
Atzo 18:00ak aldera, Urbiolatik gertu den ubide batean, gorpu bat barruan zuen auto bat topatu zuten. Autoa ia guztiz urperatuta zegoen lokatzean.
Foruzaingoak ikertzen jarraitzen du, Lizarrako Auzitegiaren zuzendaritzapean, gorpuaren nortasuna eta gertakariak argitzeko.