Gizartea -

Indarkeria matxista

Topatu egin dute Bilboko krimen matxistan erabilitako arma, edukiontzi batean

Labana krimena izandako etxebizitzatik gertu dagoen edukiontzi batean aurkitu dute.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak topatu egin du Bilboko hilketa matxistan erabilitako labana, zabor edukiontzi batean.Biktima Maguette Mbeugou da, 25 urteko ama senegaldarra.

Astelehenean, ustez gizon batek emaztea hil zuen Ollerietagoiena kaleko etxebizitza batean. Biktima Maguette Mbeugou da, 25 urteko ama senegaldarra.

Ustezko hiltzailea atzo arratsaldean atxilotu zuten, Mutrikun (Gipuzkoa), eta une honetan Ertzaintzaren komisarian dute.

Hilketa gauzatzeko erabilitako arma krimena izandako etxebizitzatik gertu dagoen edukiontzi batean aurkitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Indarkeria matxista EAE albisteak Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Erailketak