Gizartea -

gertakaria

Gizonezko bilbotar bat hil da Kantabrian, uretara erorita

Saltacaballo inguruko itsaslabar batean zegoen, arrantzan, olatu batek harrapatu eta itsasora eraman duenean.

Bilbotar bat hil da Saltacaballon, uretara erorita. Irudia: EiTB
Bilbotar bat hil da Saltacaballon, uretara erorita. Irudia: EiTB
Bilbotar bat hil da Saltacaballon, uretara erorita. Irudia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

59 urteko gizonezko bilbotar bat hil da gaur goizean Castro Urdialesen (Kantabria), uretara erorita.  Lagun batekin arrantzan ari zen Saltacaballo inguruko itsaslabar batean, olatu batek harrapatu eta uretara eraman duenean.

112 larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez, biktimaren lagunaren oihuak entzun ditu inguruan zebilen gizonezko batek, eta uretara salto egin du, 59 urteko bilbotarrari ur gainean eusteko.

Suhiltzaileen itsasontzi batean atera dituzte biak uretatik, baina ordurako uretara erori den bilbotarra hilda zegoen, bihotz-biriketako geldialdiaren ondorioz.

Auzitegiko medikuaren esku utzi dute gorpua, autopsia egiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Istiluak Bilbon gaur Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria Itotzeak