Gizartea -
Eztabaida
Jaurlaritzak txakoliña hitza erabiltzeagatik salatuko du Burgos
Eusko Jaurlaritzak txakoliña auzia dela eta epaitegietara joko du. Izendapen horrekin merkaturatutako burgosko ardoa erretiratuko duela jakinarazi du "kontsumitzaileei iruzur" egitea dela argudituta.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Nekazaritza Sailak epaitegietara joko du txakoliña izendapena erabiltzen duten Burgosko ardogileen aurka egiteko.
Jose Luis Landa, Nekazaritzako Sailburuordeak, adierazi du Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoaren esku jarri duela auzia euskal ardogileen interesak defendatzeko neurriak har ditzaten.
Pilar Unzaluk zuzentzen duen sailetik ziurtatu dute, txakoliñaren auzia dela eta, Gaztela-Leongo erakunde publikoekin adostasunera heltzen saiatu direla, baina arazoa konpondu beharrean okertu egin dela.
Horrexegatik, jakinarazi dute, txakoliña izendapena erabilita merkaturatzen den ardoa "geldiaraziko" dutela&' || 'nbsp; "kontsumitzaileei iruzur egiteagatik" eta merkatuan dauden botila guztiak erretiratuko dituztela.
Jaurlaritzak, datorren otsailaren batean,&' || 'nbsp; hiru Kontseilu Arautzaileekin elkartuko da hartuko dituzten neurriak azaltzeko.