Gizartea -
Gadorreko zabortegian
Ikerketa abiatu dute Almeriako zabortegi batean emakume baten gorpua topatu ostean
Ostegunean aurkitu zuen hilotza langile batek. Gorpua Almeriako Auzitegi Medikuntzako Institutuan dute, autopsia egiteko.
Agentzia | Erredakzioa
Emakume baten gorpua topatu zuten atzo Almeriako Gador udal-zabortegian. Hori dela eta, Guardia Zibileko Polizia Judizialaren Unitateak ikerketa abiatu eta sekretupean jarri du.
Guardia Zibileko iturriek baieztatu dutenez, zabortegiko langile batek aurkitu zuen hilotza. Gador herriko guardia zibilak eta Almeriako Komandantziako kriminalistika adituak bertaratu ziren.
Oraindik ez dakite zergatik eta noiz hil zen emakumea. Gorpua Almeriako Auzitegi Medikuntzako Institutuan dute, autopsia egiteko.
Ez dute hipotesirik baztertzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea