Gizartea -

2012tik aurrera

Euskaraz ikasi dutenek ez dute EGA ziurtagiria aurkeztu beharko

2012ko oposizioetan unibertsitate ikasketak euskaraz egin dituztenek ez dute EGA ziurtagiria aurkeztu beharko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012ko oposizioetan unibertsitate ikasketak euskaraz egin dituztenek ez dute Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) ziurtagiria aurkeztu beharko, Lurdes Auzmendi Hizkuntza politikarako sailburuordeak gaur jakinarazi duenez.

Bestalde, putzutik atera garela gaineratu du, euskal hiztunak biztanleriaren %30 baitira.

Hori horrela, ''D ereduan'' ikasi dutenek EGAtitulua homologatzeko prozesua 2011-2012 ikasturtean abian jartzeaespero du Eusko Jaurlaritzak; hau da, euskara ikasi dutenek, azterketaegin barik, euskarako titulua izango dute.

Euskararen ezagutzaren homologazioa bi "zatitan" egingo du Eusko Jaurlaritzak.Alde batetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) etaUnibertsitateko ikasketak ''D ereduan'' egin dituztenek EGA edo antzekotitulu bat jasoko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea