Gizartea -
Murtzia
Bi gazte atxilotu dituzte, 27 zirkulazio-istripu eragitea egotzita
Guardia Zibilaren arabera, atxilotuek 52 zaborrontzi eta bederatzi auto ere erre zituzten Murtzian.
Erredakzioa
Guardia Zibilak 26 eta 27 urteko bi gazte atxilotu ditu, Huercal Overakoak (Almeria), errepideko segurtasunaren kontrako hainbat delitu egitea leporatuta. Ustez, 27 zirkulazio-istripu eragin zituzten Lorca eta Puerto Lumbrerasen (Murtzia) eta Almeriako beste bost udalerritan.
Atxilotuek asteburu goizaldeetan egiten zuten euren lana. Harri handiak errepideetan jartzen zituzten, autobiako eskuineko bidean beti, eta abiadura moteltzen joan behar den bidetik gertu, istripuak eragiteko, Komandantziak ohar batean jakinarazi duenez.
Salaketa bat jaso eta ikertu ostean atxilotuei leporatzen dieten lehen istripua urriaren 21ean gertatu zen. Geroztik, beste 26 jazo dira urtarrilaren 23ra arte. Hala ere, ez da kalte pertsonalik izan.
Guardia Zibilak zehaztu duenez, atxilotuek 52 zaborrontzi eta 9 auto erre zituzten Puerto Lumbreras, Huercal Overa eta Arboleasen, 2010eko maiatza eta abuztuaren artean.