Gizartea -

Harrapaketa

Iruñean ume bat harrapatu eta hil zuen emakumea, aske

Zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren delitu batengatik ikertzen ari dira. Gidabaimena kendu dio epaileak, eta Espainiar estatutik irteteko debekua jarri dio.

Iruñeko Atarrabia kalea, hildako umearen omenez / EFE.
Iruñeko Atarrabia kalea, hildako umearen omenez / EFE.
Iruñeko Atarrabia kalea, hildako umearen omenez / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aske utzi dute astelehenean 4 urteko mutiko bat harrapatu eta hil zuen emakumea, Iruñean. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren delitua egin duten ikertzen ari dira.

Epaileak gidabaimena kendu dio behin behinean, eta Espainiar estatutik irteteko debekua ezarri dio, Nafarroako Auzitegi Nagusiak informatu duenez.

Astelehenean izan zen istripua, Atarrabiako etorbidean, Jesusen Bihotzaren mirabeen eskola parean.

Samina eta protestak Nafarroako hiriburuan

I.G.C. Antsoaingo 4 urteko mutila Jesusen Bihotzaren mirabeen eskolatik atera zen aitarekin, eta biak zebra-bidea gurutzatzen ari zirela, auto batek adingabea harrapatu zuen astelehen arratsaldean. Bizirik heldu zen ospitalera, baina bertan hil zen.

Goizean, eskolara sartzeko orduan, jende ugari bildu da harrapaketa izan zen lekuan, eta errepidea itxi behar izan dute. Udaltzaingoko agenteek zirkulazioa bideratu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak