Gizartea -

Izendapena

Azkuna, Ohorezko Legioaren ofizial berria

Bilboko alkateak Frantziako Errepublikaren Ohorezko Legioko domina jaso du agur, Alain Juppe Estatuko eta Defentsa ministroaren eskutik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Frantziako Errepublikaren Ohorezko Legioaren domina jaso du, Euskal Herria eta Frantziaren arteko lankidetza kulturala ezagutzera emateko egin duen lanagatik, Bilboko eta Bordeleko Udalen artean dagoen harreman estua dela eta.

Bilboko Institutu frantsesean eman diote domina Azkunari. Alain Juppek, Estatuko eta Defentsa ministroa eta Bordeleko alkatea ere badenak, ezarri dio.

Juppek adierazi duenez, "krisia eta hondamendi naturalak jasan ondoren, berriz jaiotzen jakin izan duen herrialdearen arrakastaren isla da Azkuna ". Gainera, "Bilboren bilakaera nazioarteko erreferentzia bilakatu" dela esan du.

Azkunak eskerrak eman dizkio Frantziako Errepublikari, "ilusio handia" egin dion dominagatik. "Frantziak beti izango du lagun bat Bilboko alkatean eta beti egongo da nire bihotzean" gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea