Gizartea -

Trafikoa

AP-1 eta AP-8 autobideak itxita egongo dira gauetan Maltzagan

Errepidea konpontzeko lanak direla-eta itxiko dituzte bi errepide horiek urriaren 4an, 5ean, 6an eta 7an.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-1 eta AP-8 autobideak itxi egingo dituzte urriaren 4an, 5ean, 6an eta 7an, gauez, errepideak konpontzeko lanak direla-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Urriaren 4an (osteguna), 23:00etatik 06:00etara itxiko dute AP-1 autobidea, Behobiarako bidean. Tarte horretan, Gasteiztik Irunerako noranzkoan doazen ibilgailuek AP-8 autobidea hartu beharko dute, Bilborantz; Eibarren atera, eta, biribilgunean buelta eman ondoren, AP-8an sartuko dira berriro, eta Behobiarako bidea hartu beharko dute.

Urriaren 5ean (ostirala), 21:00etatik 09:00etara itxiko dute AP-8 autobidea Bilborako bidean. Donostiatik Bilbora edo Gasteizera doazen ibilgailuek Elgoibarren atera beharko dute autobidetik, N-634 errepidetik Eibarko ordainlekuraino joan, eta han autobidean sartu beharko dute berriro.

Igandean eta astelehenean, berriro itxiko dute autobidea, 21:00etatik 06:00etara, baina Behobiarako bidean. Hortaz, Bilbotik edo Gasteiztik Behobiara doazen ibilgailuek Eibarren atera beharko dute, N-634 errepidetik Elgoibarreraino joan, eta han AP-8 autobidean sartu beharko dute berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Albisteak A-8 Autobidea AP-1eko berriak