Gizartea -

Indarkeria matxista

Tratu txarren biktima bat iraindu zuen epaileak auzia utzi du

Fiskalak eta Justizia Administrazioko abokatuak egin zuten bezala, epaileak ere kasua utzi du judizio-aretoan grabatutako bideo batean emakumearen kontra esandakoengatik.

Epaile batek tratu txarren biktima bat iraindu du Madrilen

1:14

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tratu txarren biktima bati "maltzurra" eta "putakumea" deitu ostean, ikertzen ari zen auzia utzi behar izan du azkenean Francisco Javier Martinez Derqui Madrilgo Genero Indarkeriaren 7. zenbakiko Epaitegiaren buruak. Biktimak haren kontrako kexa aurkeztu zuen atzo Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren aurrean, judizio-aretoan grabatutako bideo batean hari buruz esandako laidoak tarteko.

Kontseiluak izapideak abiatu zituen, emakumeak salatutako "inpartzialtasun falta, etsaitasuna eta prebarikazioa" ikertzeko.

Atzo goizean bere burua defendatzeko idatzia aurkeztu bazuen ere, arratsaldean kasua uztea onartu zuen epaileak, haren inpartzialtasuna kolokan egon daitekeela ulertuta.

Fiskalak eta Justizia Administrazioko abokatuak berehala utzi zuten auzia. Judizio-aretoan grabatutako bideo ofizialean hirurak entzun daitezke biktimaren testigantza zalantzan jartzen eta haren kontura barre egiten.

___________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Tratu txarren biktimak Matxismoa