Gizartea -
Trafikoa
Motor gidari bat hil da Muskizen, auto batekin aurrez aurre jo ostean
Ezbeharra BI-2701 errepidean jazo da, Sopuertarako bidean. Zirkulazioa txandaka bideratzen ari dira.
EITB.EUS
Motor gidari bat hil da ostiral honetan Muskizen (Bizkaia), BI-2701 errepidean, auto batekin aurrez aurreko istripua izan ostean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Ezbeharra 11:30ean jazo da, udalerria Sopuertarekin lotzen duen errepidean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, motorrak eta autoak aurrez aurre jo dute. Motor gidaria bertan hil da.
Ertzaintzak errepidearen errei bat itxi du, eta ibilgailuak txandaka bideratzen ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea