Gizartea -
Zozketak
Loteria Primitiboak milioi eta erdi euro baino gehiago utzi ditu Bilbon
Lehen mailako irabazle bakar batek 1.641.082,14 euro irabazi ditu, larunbat honetako Loteria Primitiboaren zozketan sei zenbakiak asmatuta.
EITB.EUS
Loteria Primitiboaren larunbat honetako zozketak milioi eta erdi euro baino gehiago utzi ditu Bilbon (Bizkaia). Lehen mailako irabazle bakar batek 1.641.082,14 euro irabazi ditu, sei zenbakiak asmatuta (26 34 19 11 1 27).
Bigarren kategoriari dagokionez (bost zenbaki asmatuta, eta osagarria), hiru irabazle izan dira: Vicarren (Almeria), Almazoran (Castelló) eta Iruñean (Nafarroa). Horietako bakoitzak 82.054,11 euro eskuratu ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea