Gizartea -

LASTERKETA SOLIDARIOA

10.000 partehartzaile baino gehiago, Bularreko Minbiziaren aurkako V. Lasterketan

50.575 euro bildu dira eta horiek Maria del Mar Vivanco buru duen minbiziaren aurkako ikerketara bideratuko dira.

Lasterketa solidarioa hasi den unea. Argazkia: EiTBren artxiboa
Lasterketa solidarioa hasi den unea. Argazkia: EiTBren artxiboa
10.000 bat lagunek hartu dute parte bularreko minbiziaren aldeko ekimenetan

1:23

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10.000 lagun baino gehiagok hartu du parte Bilbon ospatu den Bularreko Minbiziaren aurkako V. Lasterketa Solidarioan. 50.575 euro bildu dira guztira eta medikuntza-ikerketara bideratuko dira.

Guggenheim Museoaren aurrean hasi da kamiseta arrosen martxa. Partehartzaileek 5 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute Abandoibarra Pasealekua eta Euskalduna Zubia zeharkatuz, udaletxera iritsi arte.

Lasterketa hasi baino lehen, ACAMBI elkarteko Maite Elorriaga presidenteak partehartzaileei eskerrak eman dizkie eta bildutako diru guztia bularreko minbiziaren ikerketara bideratuko dela baieztatu du.

50.575 euroko txekea Maria del Mar Vivancori eman zaio eskura, bera baita Zamudioko CIC BioGune zentroan egiten ari diren gaixotasun horren inguruko ikerketaren burua.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritako bozeramaileak, Jon Darponosasun sailburuak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ere ekitaldi honetan parte hartu dute beste ordezkari instituzional batzuekin batera.

Bestalde, Jon Darponek gogora ekarri du Euskadin minbiziei dagokienez, bularreko minbizi kasuak direla ugarienak eta horregatik ACAMBI elkartearen lana babestu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Minbizia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak