Gizartea -

Nafarroa

Txirrindulari bat hil da Arizkunen

Txirrindulariaren lagunek abisua eman diete larrialdi zerbitzuei, hura ondoezik sentitu ostean. Oraindik argitzeke daude heriotzaren nondik norakoak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat hil da igande goiz honetan Arizkunen (Nafarroa), oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Ikerketa abiatu dute heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

11:00ak pasata, txirrindulariaren lagunek abisua eman diete larrialdi zerbitzuei, hura ondoezik sentitu ostean. Txirrindulariak 55 urte zituen.

Elizondoko Foruzaingoaren Herri-Segurtasunerako patruila bat eta anbulantzia bertaratu dira, baina gizona bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak