Gizartea -

Nobel Saria

William Nordhausek eta Paul Romerrek jaso dute Ekonomiaren Nobel saria

Hazkunde jasangarriaren alde egindako lanagatik saritu dituzte William Nordhaus eta Paul Romer estatubatuarrak.

William Nordhaus eta Paul Romer estatubatuarrak. The Nobel Prize
William Nordhaus eta Paul Romer estatubatuarrak
William Nordhaus eta Paul Romer estatubatuarrak. The Nobel Prize

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

William Nordhaus eta Paul Romer estatubatuarrek lortu dute 2018ko Ekonomiaren Nobel saria, hazkunde jasangarriaren alde egindako lanagatik, Nobelaren Batzorde norvegiarrak hala erabakita.

 

 

"Egungo funtsezko eta premiazko gaiak garatzeko metodoak diseinatu dituzte biek: epe luzerako hazkunde jasangarria ekonomia globalean eta herritarren ongizatea", adierazi du Akademiak.

Nordhausen kasuan, klima aldaketa eragiteko kimikan eta fisikan ekonomiak duen eragina ikertu du.

"Ekonomiaren eta klimaren elkarren arteko eragina deskribatzeko eredu kuantitatiboa sortu zuen lehen pertsona" izan dela azpimarratu du Akademiak.

Nordhausen ustez, "herri guztietan karbonoaren gaineko zerga orokorra ezartzea da" klima aldaketari aurre egiteko biderik eraginkorrena.

Romerren kasuan, "ideien metaketak hazkunde ekonomikoa laguntzen du epe luzean. Ekonomiaren indarrak ideia berriak eta berritzaileak sortzeko enpresen borondatearen atzean daudela frogatu du".

Romerrek "hazkunde endogenoaren teoriaren" oinarriak ezarri dituela azpimarratu du Akademiak, eta horrek, "araudi politikoetan ikerketa berri ugari sortu ditu, baita ideia berriak eta oparotasuna ekarri ditu epe luzean".

Saridun bakoitzak 870.000 euro jasoko ditu, eta saridun bat baino gehiago egonez gero, banatu egingo dute.

Sariak abenduaren 10ean emango dituzte Stockholmgo Konserthusen eta Osloko Udaletxean egingo den zeremonian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nobel sariak albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa