Gizartea -
Itsasaldeko arriskua
Abisu horia ezarri dute 1,5 metrora arteko olatuengatik astearte eta asteazkenerako
17:00etatik 18:00etara egongo da indarrean abisua asteartean, Bizkaian eta Gipuzkoan. Asteazkenean, berriz, 05:30etik 06:30era eta 18:00etatik 19:00etara izango dira olaturik handienak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du gaur eta bihar, itsasaldeko arriskua dela eta. Hain zuzen ere, 17:00etatik 18:00etara 1,5 metroko olatuak izango omen dira Bizkaian eta Gipuzkoan.
Aurreikusitakoaren arabera, gaur arratsaldean 4,81 metroko altuera hartuko du itsasaldiak, 17:39an.
Bihar, berriz, 05:30 eta 06:30 artean ezarriko dute abisu horia; izan ere, 05:28an izango da itsasgora. Orduan, itsasaldia 4,65 metroko altuerara iritsiko da, eta 1,5 metroko olatuak izango dira, berriro.
Arratsaldean ere, indarrean egongo da abisu horia, 18:00etatik 19:00etara, zehazki. Kasu horretan, 18:16an izango da itsasgora, 4,74 metroko itsasaldiarekin.