Gizartea -
Gasteizen
Denda txinatar batean haur pornografia saltzeagatik atxilotu dute
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, abenduan Eusko Jaurlaritzaren web orrian herritar baten salaketa jaso zuten, Gasteizko denda txinatar hori salatuz.
Erredakzioa
Emakumezko bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, denda txinatar batean haur pornografia saltzea egotzita.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, abenduan Eusko Jaurlaritzaren web orrian herritar baten salaketa jaso zuten, denda txinatar hori salatuz.
Salaketaren ondorioz, Ertzaintzak denda miatzera joan zen atzo. Bertan, haur pornografia gordetzen zuen materiala aurkitu zuten.
Ondoren, Gasteizko denda txinatar guztiak miatu ditu Ertzaintzak, baina ez dute antzeko materialik aurkitu.
Poliziak 48 urteko emakumea atxilotu zuen atzo. Libre utzi dute, epailearen aurrean eramateko zai.