Gizartea -

Narkotrafikoa

Gernikan eta Araban drogarekin trafikatzen zuen sare bat desegin du Ertzaintzak

Polizia-operazioan, lau kilogramo droga, ehun bat pilula eta sei mila euro konfiskatu, eta hiru pertsona atxilotu dituzte. Epailearen aurretik pasatu dira jada.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 58, 38 eta 32 urteko hiru gizon atxilotu zituen ostiralean Gasteizen, drogen aurkako operazio batean, eta lau kilogramo droga eta sei mila euro konfiskatu zituzten haien etxeetan eta lokal batzuetan. Ehun bat pilularen transakzioa ikusi eta gero atxilotu zituen Polizia autonomikoak hiru ustezko trafikatzaileak.

Guztira, lau kilogramo kokaina eta haxix, sei mila euro eta droga tratatzeko, egiteko eta pisatzeko hainbat lanabes konfiskatu zituzten, aurretik atzemandako ehun bat pilula horiez gain. Miaketak susmagarrien etxeetan eta lokaletan egin zituzten, atxilotu eta hurrengo orduetan.

Ikertuetako bi Gernika-Lumotik Gasteizera joan ziren, eta merkataritza zentro bateko aparkalekuan utzi zuten ibilgailua. Hirugarren inplikatuarekin batu ziren han, eta ehun bat pilula (estasia, antza) zituen poltsa bat eman ziotenean atxilotu zituzten hirurak.

Hiru ustezko trafikatzaileak epailearen esku utzi dituzte, hainbat hilabetez zenbait pertsona ikertu, zaindu eta jarraitu ondoren. Ertzaintzak desegintzat jo du taldearen jarduna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Araba EAE Drogak albisteak Gernika-Lumo bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa