Gizartea -
Tiroketa
Bi gizon tiroz hilda topatu dituzte Orkoienen
Hildakoetako baten arrebak azaldu duenez, bi gizonak bikotekideak izan ziren, eta nebaren bikotekide ohiak heriotza mehatxua egin zion.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi gizonezko tiroz hilda topatu dituzte Orkoienen, Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez. Oraingoz, bi lagun horien hilketa ikertzen ari dira, baina ezer gutxi zehaztu dute horren inguruan, bi gorpuak etxebizitza batean aurkitu dituztela salbu.
Hildakoetako baten arrebak azaldu duenez, bi gizonak bikotekideak izan ziren, eta nebaren bikotekide ohiak heriotza mehatxua egin zion.
11:36an dei bat jaso du SOS Nafarroak. Ordu horretan, sendagile talde bat eta Foruzaingoa hilketa gertatu den etxebizitzara bertaratu dira. Ondoren, Guardiako epaitegiaren esku geratu da ikerketa, eta sumario sekretua dela esan du epaileak. Horrenbestez, argitzeko dago hilketak zergatik gertatu diren.
Foruzaingoaren esanetan, Jose Saramago kaleko 9. zenbakian dagoen etxebizitza batean zeuden tirokatutako bi hilotzak.
Antza denez, biktimetako bat 54 urteko orkoiendarra zen, eta, bestea, atzerritarra.