Gizartea -

Bizkaia

12 ikasle zeramatzan ontzi bat irauli da Lekeitioko uretan

Adingabeak Lekeitioko hondartzara ailegatu ahal izan dira igeri egiten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Derioko (Bizkaia) institutu bateko 12 ikasle zeramatzan ontzi bat irauli egin da Lekeitioko uretan, San Nikolas uhartetik gertu, baina ez da inor zauritu.

Istripua 12:15ean jazo da, Lekeitioko badian. Ordu horretan, olatu batek ontzia jo du, eta bertan zihoazen bidaiariak itsasora bota ditu.

Ikasleek salbamendu-jakak zeramatzaten, eta, beraz, Lekeitioko hondartzara ailegatu ahal izan dira igeri egiten.

Erreskate taldeek eta medikuek ez dute esku hartu behar izan.

Ikasleak Derioko Txorierri institutukoak dira, eta eskola jarduera bat egiten ari ziren itsasoan, olatu handiak zirela eta abisu horia iragarrita bazegoen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Lekeitio Albisteak Derio Gazteak azken ordukoa Lea-Artibai eskualdea