Gizartea -

Araba

Bi gizon larri, Lapuebla de Labarcako bodega batean CO2 arnastuta

Ezbeharra 07:00ak aldera izan da. Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman dituzte bi gizonezkoak.

Istripua gertatu den upategia, Lapuebla de Labarcan (Araba). Irudia: EiTB
Istripua gertatu den upategia, Lapuebla de Labarcan (Araba). Irudia: EiTB
Istripua gertatu den upategia, Lapuebla de Labarcan (Araba). Irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gi gizon larri zauritu dira gaur, Lapuebla de Labarcako bodega batean (Araba) karbono dioxidoa arnastuta. Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman dituzte.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 07:00ak aldera izan da, Arabako Errioxako bodega batean.

Ertzainak, osasun-zerbitzuak eta Arabako Aldundiko suhiltzaileak bertaratu dira, eta biktima gehiago ez zeudela ziurtatu dute, baita bodegako oxigeno eta CO2 mailak egokiak zirela ere.

CO2a ardoa egitean sortzen da, muztioaren hartziduragatik, lekurik baxuenak hartzen ditu eta arnasa hartzea ezinezkoa egiten du, azaldu dute suhiltzaileek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak