Gizartea -
Saint Christophe Lizeoa
Senpereko ikastetxe bat itxi dute hazteria epidemiagatik
Hamabost pertsona hazteriaz kutsatu direla baieztatu eta gero hartu dute ikastetxea ixteko erabakia.
Erredakzioa
Iparraldean, Senperen, Saint Christophe Lizeoa denboraldi baterako itxi behar izan dute hazteria epidemia dela eta. Hamabost pertsona hazteriaz kutsatu direla baieztatu eta gero Lizeoko zuzendaritzak ikastetxea ixtea erabaki du.
Azaleko gaixotasuna oso kutsakorra da, lehenengo kasua urtarrilaren 26an lizeoko ikasle bati antzeman zioten. Ordutik beste hamabost bat pertsona kutsatu dira eta ikastetxea itxi egin behar izan dute.
Gainontzeko 170 ikasleei prebentzio-tratamendua jaso dezatela eskatu diete.
Hazteria akaro parasito batek eragindako azaleko gaixotasuna da, oso kutsakorra.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea