Gizartea -
Sutea Bizkaian
Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Barrikan, sua berriz bizitu baita
Sutea 13:00etan piztu da eukalipto baso eta sastraka zona batean, eta 16:00ak aldera itzaltzea lortu dute, baina 19:30ean berriro bizitu da.
Agentzia | Erredakzioa
Suhiltzaileak lanean ari dira Barrikako (Bizkaia) San Telmo auzoan, arratsaldeko lehen orduan piztu den sutea berriz bizitu baita. Hala ere, sua kontrolpean dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, sutea 13:00etan piztu da eukalipto baso eta sastraka zona batean, eta 16:00ak aldera itzaltzea lortu dute, baina 19:30ean berriro bizitu da.
Suhiltzaileek tokian jarraitzen dute. Sua berriz kontrolatzea lortu dute, eta itzaltzeko lanean ari dira.
Sutea itzaltzen ari ziren bitartean, bi suhiltzaile artatu behar izan dituzte osasun zerbitzuek, kea arnasteagatik eta itolarriagatik, baina ospitalera eramatea ez da beharrezkoa izan.