Gizartea -
Kontrolpean
Arrontegiko zubi azpiko errepidea itxita, Erandion piztutako sute bat dela eta
Lekura hurbildu diren suhiltzaileek sua kontrolpean hartu dute jada, baina errepideak itxita jarraitzen du, suhiltzaileak ingurua garbitzen ari baitira.
Agentziak | Erredakzioa
Arrontegiko zubi azpitik igarotzen den Bi-735 errepidea itxi egin dute larunbat goiz honetan, Erandion (Bizkaia) piztu den baso-sute baten eraginez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sua sastraka inguru batean piztu da, baina ez die ondoko etxeei eragin. Dena dela, lekura hurbildu diren suhiltzaileek sua kontrolpean hartu dute jada.
Alabaina, errepideak itxita jarraitzen du, suhiltzaileak ingurua garbitzen ari baitira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea