Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Bikotekidea jo eta bortxatzeagatik gizonezko bat atxilotu dute Bermeon

Bart gauean atxilotu du Ertzaintzat 30 urteko gizonezkoa. Biktimak tratu txarrak etengabeak zirela salatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Bermeon, ustez neska lagunari tratu txarrak eman eta bortxatzeagatik, hala adierazi dute Herrizaingo Sailetik. Gertakaria bart gauean izan da. Biktimak salaketa ipini du, aspaldidanik tratu txarrak pairatzen zituela jakinarazi dio Ertzaintzari.

Erasoak etengabekoak izan arren, emakumeak orain arte ez du salaketarik ipini. Baina atzoko liskarraren ondoren, emakumeak etxetik aldegin eta Ertzaintza jakinaren gainean jarri du.

30 urteko gizonezkoa etxean atxilotu dute, emakumeen kontrako indarkeria delitua leporatzen diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea