Gizartea -

GIPUZKOA

Lapurreta gertatu da Donostiako Alde Zaharreko bitxi denda batean

Ertzaintza Aldamar kaleko Munoa bitxi dendan izandako lapurreta ikertzen ari da. Aldamar eta Jauregi jeneralaren kaleak itxi dituzte.

Lapurreta gertatu den bitxi denda. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Lapurreta gertatu den bitxi denda
Lapurreta egin dute Donostiako Aldamar kaleko bitxitegi batean

1:08

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lapurreta izan da gaur goizean Donostiako Alde Zaharreko bitxi denda batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Aldamar kaleko 28. zenbakiko Munoa bitxi dendan gertatu da lapurreta. Dendaren jabeak Euskadi Irratiari baieztatu dionez, lapurrek zenbait gauza eramatea lortu dute, baina oraindik goiz da ostutako materialaren balioa zehazteko.

Segurtasun Sailak 08:00etan jaso du lapurretaren abisua. Antza denez, Jauregi jenerala kaleko ezkaratze batetik sartu dira dendara. Oraindik ez dakite bat edo gehiago izan diren.

Ebasketaren ondorioz, Aldamar eta Jauregi jeneralaren kaleak itxi dituzte.

Suhiltzaileak eta ertzainak lapurreta gertatu den tokira bertaratu dira. Antza denez, lapurreta alarmak kea eragin du eta horregatik bertaratu dira suhiltzaileak.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko.

 

Donostia, calle Aldamar. Humo en interior de joyería, finalmente humo causado por alarma antirrobo #bomberos #donostia ¿Donostia, Aldamar kalea. Kea bitxitegi baten, azkenean lapurreta alarmak eragindako kea #suhiltzaileak #donostia ¿

— Bomberos Euskadi (@BomberosEuskadi) 17 de octubre de 2018

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Ertzaintza Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Donostiako Alde Zaharreko albisteak Merkataritza albisteak Lapurretak albisteak