Gizartea -

Iruzurra

Gernikan eta Bermeon iruzur egiten saiatu da, Caritasekoa dela esanez

Gizonezkoak 30 urte ditu, "itxura ona eta ile beltza du" eta biktimei borondatea eskatzen die. Antza, Udalaren agiri ofizial bat aurkezten du bere iruzurrari sinesgarritasun gehiago emateko asmoz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Caritas-eko boluntarioa dela esanez, Gernika eta Bermeo lotuko dituen atletismo maratoi baterako dirua batzen duen gizonezkoa Bermeon, Gernikan, Zornotzan eta Galdakaon saiatu da iruzur egiten.

Gernikako Udalak jakinarazi duenez, herriko ostalari eta merkatarien kontra egiten ari diren iruzur baten inguruan ohartarazi behar izan du. Udaltzaingoak merkatari eta ostalari batzuen salaketak jaso ditu.

Gizonezkoak 30 urte inguru ditu, "itxura ona eta ile beltza du" eta biktimei borondatea eskatzen die. Antza, Udalaren agiri ofizial bat aurkezten du bere iruzurrari sinesgarritasun gehiago emateko asmoz.

Udalak Udaltzaingoari edo Ertzaintzari deitzea gomendatzen du egoera honetan aurkitu ezkero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea