Gizartea -
Elikagaien segurtasuna
Hainbat gusanito-pakete sorta erretiratu dituzte Euskadiko saltokietatik
Esne arrastoak zituztela ohartarazten ez zuten Grefusa markako gusanito eta krispeta paketeak dira salmentatik kendutakoak.
EITB.EUS
Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN, gazteleraz) hainbat gusanito eta krispeta pakete sorta merkatutik erretiratzea agindu du alergenoen informazioa zuzen ez emateagatik, zehazki, esne arrastoak egon zitezkeela ez ohartarazteagatik. Produktu horietako batzuk, besteak beste, Euskadiko saltokietan banatu dituzte.
Grefusa markako 'Grefusito' izeneko gusanitoak eta krispetak (biak ala biak gurin zaporedunak) dira salmentatik kendutakoak. Gusanitoen kasuan, honakoak dira kendutako sorta zenbakiak: 77069, 77338, 77713, 78030 y 78349 (35 gramoko paketeak). Hurrenez hurren, honako kontsumo lehenetsiaren data dute: 01/02/2019, 09/02/2019, 15/02/2019, 23/02/2019 eta 01/03/2019.
Krispetei dagokienez, hauek erretiratutakoak: 77160, 77343, 77724, 78035 y 78355 (32 gramoko paketea). Kontsumo lehenetsiaren data: 03/02/2019, 08/02/2019, 16/02/2019, 24/02/2019 eta 02/03/2019.
Badaezpada, marka horretako paketerik etxean eduki lezaketen eta esneari alergia edo intolerantzia duten kontsumitzaileei ez jateko gomendatu diete. Gainerako kontsumitzaileentzat ez dira arriskutsuak.
Enpresa paketeok salmentatik kentzeko eta etiketa zuzen jartzeko lanetan ari da.