Gizartea -
Uholdeak
Mallorcako uholdeen ondorioz desagertuta zegoen 5 urteko umearen gorpua topatu dute
Hala, 13 dira joan den asteartean Sant Llorenç udalerrian izandako euriteen ondorioz hildakoak.
Agentzia | Erredakzioa
Erreskate taldeek joan den asteartetik Mallorcan desagertuta zegoen 5 urteko umearen gorpua topatu dute gaur. Haurra Sant Llorenç herrian izandako eurite eta uholdeen ostean desagertu zen, eta ordudanik haren bila ari ziren.
Arthur txikiaren hilotza Sant Llorenç herriko azken zubitik 500 metrora aurkitu dute. Familiari berehalakoan eman omen diote aurkikuntzaren berri.
Desagertu zenetik, airez eta lurrez bilatu dute umea Guardia Zibileko erreskate taldeko eta Larrialdietako Unitate Militarreko kideek eta Mallorcako suhiltzaileek.
Horrenbestez, 13 dira Mallorcako uholdeetan hildakoak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea