Gizartea -

Minbiziaren Aurkako Eguna

Minbiziari aurrea har dakiokeela, Munduko Osasun Erakundearen mezua

Heriotzen eragile nagusia da eta 2005etik 2015era mundu osoan 84 milioi pertsona hilko dituela aurreikusi dute. Kasuen % 40 tabakoa utziz, kirola eginez eta dieta osasungarriarekin saihestu daiteke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur. Heriotzen kausa nagusia da gaitza eta 2005etik 2015era arte 84 milioi izango dira minbiziaren ondorioz hilko diren pertsonak mundu osoan. Gaur, minbiziari aurrea har dakiokeela da Osasunaren Mundu Erakundeak zabaldu nahi duen mezua.

Erakunde horren babesarekin antolatzen da hilkortasun arrazoirik nagusiena den eguna.

Ohiturak nabarmen aldatzen ez badira 84 milioi pertsona hilko dira mundu osoan minbiziak jota hamar urteko epean. Hain zuzen, ikerketa batzuek ondorioztatu dutenez, minbizi kasuen % 40 tabakoa utziz, kirola eginez eta dieta osasungarria izanez saihestu ahal dira.

Horrez gain, haurren gehiegizko pisua eta loditasuna dira heldutasunean minbizia izateko bi arrisku-faktore nagusiak.

Uste denez, hiru gizonetik biri eta lau emakumetik bati diagnostikatuko diote minbizia. Gizonezkoen artean prostatako tumorea eta emakumezkoen artean bularretakoa izaten dira gaixotasun onkologiko nagusiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea