Gizartea -

Tabakoaren Kontrako Legea

Erretzea debekatuko al dute futbol zelaietan?

Estatukoa baino zertxobait gogorragoa da Tabakoaren Kontrako Euskal Legea eta kirol estadio irekietan tabakoaren kontsumoa mugatzeko aukera zabaltzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tabakoaren Kontrako Euskal Legea onartu zuen atzo Eusko Legebiltzarrak ia aho batez eta berezitasun nagusia kirol eraikin irekietan erretzea mugatzeko aukera irekiko duela izango da. Horrek urduri jarri ditu futbol partidak puru eder bat edo zigarro bat errez gozatu ohi dituzten erretzaileak.

Horrek hainbat interpretaziorako ateak irekitzen ditu. Eusko Jaurlaritzak dio Anoetan, edo beste estadio ireki batean, futbol partidua ikustera joaten den erretzaileak zigarroak kontsumitzeko aukera izango duela orain arte bezalaxe, baina estadioaren kudeatzaileek erretzaileentzako eta ez-erretzaileentzako guneak ezartzeko aukera izango du.

Inork imajina al dezake futbol estadio bat erretzaileentzako eta ez-erretzaileentzako guneekin?

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea