Gizartea -

Cordovillako krimena

Auzipetuen gaixotasunak zalantzan jarri dituzte psikiatrek

Epaiketako azken-aurreko saioan, 136 urteko espetxe-zigorra eskatu du fiskalak bost akusatuentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzipetuen gaixotasun psikologikoen inguruko txosten kontraesankorrek markatu dute gaur Cordovillako (Nafarroa) krimenaren epaiketako bosgarren saioa. Horrela, psikiatrek gaixotasun horien existentzia zalantzan jarri dute gaur.

Epaiketako azken-aurreko saioan, 136 urteko espetxe-zigorra eskatu du fiskalak bost akusatuentzat, guztiek hilketan parte hartu zutelako eta justiziari oztopo egin ziotelako.

Rodrigo S.S. ustezko sikarioak Yamiled Giraldori tiro egin zion 2009ko apirilean, Cordovillan. Kolonbiako emakumeak prostituzio eta sexu-abusuen epaiketa batean deklaratu zuen Jose L.L. auzipetuaren aurka. Gaur akusatuetako bat da Jose L.L., hilketa antolatzea egotzita.

Psikiatren frogek protagonismo berezia izan dute gaur. Nira A.M. auzipetuaren kasuan, auzitegiko medikuek "gaixotasun arin" bat atzeman diote, espetxean preso egoteagatik sortua. Hala ere, hilketan parte hartzeko garaian "beharrizan ekonomikoak pisu handiago izan zuen, alabaren gaineko mehatxu posible batek baino", psikiatren arabera.

Rodrigo S.S. akusatuaren kasuan, droga kontsumoak gaixotasunak areagotu zizkion, adituen hitzetan.

Giraldoren alargunak estresa du. Bien bitartean, biktimaren seme batek beste arazo batzuk garatu ditu, eta prozedura judizialarekin areagotu zaizkio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea