Gizartea -

Loteria Nazionala

Lehen saria, 24.378, Bilbon, Portugaleten eta Santurtzin jausi da

Lehen sari berezia, ia bost milioi euro, 24.378 zenbakiaren 7. serieko 10. frakzioari egokitu zaio. Zenbaki horren txartel bakarra saldu zuten Santurtziko Las Viñas kalean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loteria Nazionalaren lehen saria 24.378 zenbakiari egokitu zaio. Zenbakia Bilbon Portugaleten eta Santurtzin saldu dute, besteak beste, eta txartel bakoitzak 1.000.000 euroko saria du. Zozketa Minbiziaren Kontrako Espainiar Elkartearen alde egin dute.

Gainera, 24.378 zenbakiaren 7. serieko 10. frakzioa 4.900.000 eurorekin saritu dute. Zenbaki horren txartel bat Santurtzin saldu zuten, Las Viñas kaleko administrazioan.

Bilboko Udalak zozketa Bilbon egitea eskatu zuen, Alhondigan, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen laguntzarekin. Azken hauek bildurako diruaren zati bat eramango dute.

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izan da zozketari hasiera eman diona botoi bat sakatuz. Berarekin batera Isabel Oriol Minbiziaren Kontrako Espainiar Elkarteko presidentea eta Juan Antonio Gallardo Estatuko Loterien zuzendari komertziala izan dira.

Zozketa hau "Bidaiaria" ezizenaz ezaguna da, izan ere, 1989tik udalerri ezberdinetan egiten da Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Bilbok lehen aldiz hartu du Loteria Nazionalaren zozketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea