Gizartea -
Jazoera
Bi pertsona zauritu dira Bilbon sute batean kea arnastuta
Araneko kaleko etxebizitza batean piztu da sutea. 75 urteko emakumezko bat eta 81 urteko gizonezko bat ospitalera eraman behar izan dituzte, arnasa hartzeko arazoak tarteko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
75 eta 81 urteko bi lagun zauritu dira Bilbon, etxebizitza batean piztutako sutean kea arnastuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Zaurituak Basurtuko Ospitalera eraman dituzte.
Araneko kaleko 4. zenbakiko etxebizitza batean piztu da sutea, sukaldean zehazki. Suhiltzaileak eta anbulantziak mobilizatu dituzte, eta handik gutxira, sutea kontrolpean hartu dute. Etxebizitza horretan bizi diren 75 urteko emakumezko bat eta 81 urteko gizonezko bat ospitalera eraman behar izan dituzte, arnasa hartzeko arazoak tarteko.