Gizartea -
Ezbeharra
Sute handi batek kalteak eragin ditu Iruñeko irin-lantegi huts batean
Sugarrek eta keak bizilagunak izutu zituzten, eta Udaltzaingoari hots egin zioten. Dirudienez, irin-lantegiak soilik jasan ditu kalteak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sute handi batek kalte materialak eragin ditu bart Iruñeko irin-fabrika huts batean, Miluze inguruan, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Iturri horren arabera, irin-lantegiak bakarrik izan ditu kalteak.
Sutea zerk eragin duen ikertzen ari da orain Polizia. Antza denez, Cordovillako suhiltzaile-etxeko langileek itzali zuten sua.
Bizilagunak izutu egin ziren sugarrak eta kea ikusita, eta horiek deitu zioten Udaltzaingoari gertatzen ari zenaren berri emateko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea