Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Gizon batek bikotekide ohia hil du Sevillan

Ustezko hiltzailea atxilotu egin dute. Biktimak haren aurkako salaketa aurkeztu zuen, tratu txarrak egotzita.

36 urteko emakumearen gorpua. Argazkia: EFE
36 urteko emakumearen gorpua. Argazkia: EFE
36 urteko emakumearen gorpua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrogeita hamaika urteko gizon batek bikotekide ohia (36 urte) hil ei du Sevillan.

Andaluziako larrialdietarako zerbitzuek jakinarazi dutenez, 08:45 aldera jaso dute abisua. Antza denez, haur batek deitu du, bere ama labankadaz zauritu dutela jakinarazi eta laguntza eskatzeko.

Larrialdietarako zerbitzuak bertaratu direnerako, baina, emakumea hilda zegoen. Poliziak ikerketa abiatu du hilketa argitzeko.

Ikerketa zabalik dago, eta oraingoz ez dute inor atxilotu. Dena den, ustezko egilearen bila ari dira.

Polizia zientifikoa, homizidioetako taldea, herritarren segurtasunerako taldea eta familia eta emakumearen taldeak bertaratu dira hilketa izan den tokira.

_______________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Indarkeria matxista gaur Delituak bideoak Espainia bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Matxismoa gaur Krimenak azken ordukoa