Gizartea -

Indarkeria matxista Iruñean

Sutearen ustezko egilea tratu txarrengatik zigortu zuten, biktimarekin itzuli orduko

Iruñeko Udala eta Nafarroako Gobernua herri-akusazio gisa aurkeztuko dira epaiketara, "itxura guztien arabera, genero indarkeria kasu bat" delako.

Sutearen irudia. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Sutearen irudia. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Iruñean elkarretaratzea egin dute azken hilketa matxista salatzeko

0:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela astebete nahita eragindako sutea egon zen Iruñeko etxebizitza batean. Zaurituetako bat, erasotzailearen bikotea, atzo bertan hil zen ospitalean, eta egun bat lehenago, sutea eragin zuen gizonezkoa espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak, genero indarkeria kasu bat zela iritzita. Horrekin lotuta, gaur argitu dute erasoa jazo orduko, tratu txarrengatik salaketa jarri zuela emakumeak. Are gehiago, ustezko erasotzaileak zigorra bete zuen, baina denbora batera elkarrekin bizitzera joan ziren berriro.

Horixe da Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak erasoa gaitzesteko deitu duten protestan adierazi duena. Esan bezala, gizonezkoa kartzelan dago gaur-gaurkoz, sutea eragin izana eta hilketa ahalegina egotzi baitiote.

Protestan, bai Ollok eta baita Joseba Asiron Iruñeko alkateak ere iragarri dute herri-akusazio gisa aurkeztuko direla, "itxura guztien arabera, indarkeria matxista kasu bat" delako.

Hildako emakumeari dagokionez, kontseilariak zehaztu du genero indarkeriaren biktimei zuzenduta Nafarroako Gobernuak dituen zerbitzuek ez zutela aurretik sekula artatu. Hilketa gertatu ostean jakin dute aurretik salaketa jarri zuela eta gizonezkoak zigorra bete zuela.

Horren aurrean, erakundeen arteko harremanak hobetu behar direla esan du.

"Beharbada legeak berrikusi beharko ditugu, biktimen inguruko araudia errepasatu, errealitateak erakusten baitu horrelako erasoak errepikatu egiten direla", argitu du.

Gobernua eta Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko dira

Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko dira ustez indarkeria matxistaren biktima izan den emakumearen hilketagatik egingo duten epaiketan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Iruñeko Udala Erailketak albisteak