Gizartea -
Zirkulazioa
Bi lagun atxilotu dituzte Debatik Kantabriaraino autozihes egin ostean
20 eta 27 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, Deban ihes egin eta Kantabrian istripua izan ostean. Ertzaintzaren ustez, litekeena da gertakaria droga-trafikoarekin lotuta egotea.
Erredakzioa
20 eta 27 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, Deban agenteei ihes egin eta Kantabriara autoz iritsi ostean, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Kantabrian, istripu bat izan dute gazteek.
Gertakaria Deban (Gipuzkoa) hasi da, 01:00ean Ertzaintzako patruila bat auto susmagarri bat geldiarazten saiatu&' || 'nbsp; denean. Autoa ihes egin eta AP-8 autobidea hartu du, Bilborako norazkoan.
Behin autobidean, abiadura handian eta argiak itzalita ibili da autoa. Durangoko ordainlekura iritsi denean bere bideari jarraitu dio, hesiak jaitsita bazeuden ere, eta Bilboraino heldu da. Hirigunean, kontrako noranzkoan eraman du ibilgailua gidariak.
Ondoren, autobidera itzuli dira eta, Kantabriarako bidean, Ertzaintzak Muskizen jarritako kontrol bat saihestu dute. Kantabrian sartu denean, autoa errepidetik atera da eta agenteek Kantabrian bizi diren bi gazteak atxilotu ditu.
Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da eta droga-trafikoarekin lotuta dagoela uste du.