Gizartea -
Atzerapenak
Atzerapenak Loiuko aireportuan, hegazkin batek motorreko tapa bat galdu ostean
Hegazkinak hainbat pieza utzi ditu pistan eta garbiketarako etenaldia egin behar izan dute ordu erdiz, segurtasunagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Atzerapenak izan dira ostegun goiz honetan Loiuko aireportuan, Vueling enpresako hegazkin batek motorreko tapa bat galdu eta hainbat pieza pistan sakabanatuta utzi ostean, AENAko iturrien arabera.
Hegazkina aireratzerakoan motorrak tapa galdu egin du. Hala ere, Bartzelonara zihoan hegaldia normaltasunez heldu da, hegazkinaren funtzionamenduari ez baitio eragin; bai, ordea, pistako joan-etorriei, garbitu behar izan dutelako eta ordu erdiz pista itxita egon baita: 8.51etatik 9:16ra.
Ordu erdi horretan hegazkinak ezin izan dira ibili eta horrek atzerapenak eragin ditu hainbat hegalditan. Gainera, Bartzelonatik zetorren goizeko lehen hegaldia Santanderrera bideratu behar izan dute.
Hegazkin horrek tapa bat galdu du eta, horren ondorioz, motorra ikus daiteke. Whatsapp bidez zabaldutako irudiak