Gizartea -
Munduko Osasun Erakundea
Narkolepsia kasuak, A gripearen aurka txertatu diren haurren artean
Gutxienez 12 lurraldetan atzeman dituzte narkolepsia kasuak A gripearen kontrako txertoa hartu duten haur eta nerabeen artean. Espainian ez dago horrelako kasurik.
Erredakzioa
Munduko Osasun Erakundeak gutxienez 12 lurraldetan, aurretik A gripearen aurkako txertoa hartu zuten haurren eta nerabeen artean narkolepsia kasuak atzeman dituztela ohartarazi du.
Txertoen Segurtasunerako Kontsultarako Batzordeak komunikatu batean azaldu duenez "2010eko abuztuaz geroztik, H1N1 birusaren kontra egindako txertaketaren ondoren, haur eta nerabeen artean narkolepsia kasuak atzeman dira gutxienez 12 lurraldetan".
Narkolepsia eta A gripearen kontrako txertoaren lotura zehatza zein den zehazteko "gehiago ikertu" behar dela adierazi du Munduko Osasun Erakundeak.&' || 'nbsp;&' || 'nbsp;
Espainian ez da oraingoz horrelako kasurik atzeman, hala baieztatu du Osasun Ministerioak. Gaineratu dute, Munduko Osasun Erakundea ikertzen ari den txertoa, Pandermix deritzona, 18 eta 65 urte arteko biztanleek hartu zutela.
Narkolepsia edozein unetan loa eragiten duen gaitza da.