Gizartea -

Euskara

Podemos Euskadik Euskaraldiarekin bat egin du

Euskararen erabilera bultzatzeko konpromisoa agertu du alderdiak. Ekimena azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean izango da.

Podemos Euskadik Euskaraldiarekin bat egin du. Irudia: EiTB
Podemos Euskadik Euskaraldiarekin bat egin du. Irudia: EiTB
Podemos Euskadik Euskaraldiarekin bat egin du. Irudia: EiTB

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos Euskadik Euskaraldiarekin bat egin du, eta euskararen erabilera bultzatzeko konpromisoa agertu du. Ekimena azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean izango da.

Euskaraldiak euskararen erabilera bultzatu nahi du herritarren artean, eta alderdiak babestu egiten duela adierazi du Gasteizen egin duen ekitaldian.

Podemos Euskadik egin duen aurkezpenean honako hauek izan dira: Lander Martinez alderdiko idazkari nagusia, Tinaxara Guanche legebiltzarkidea, Josetxo Arrieta Hizkunta Politikako arduraduna eta Garbiñe Ruiz Kultura arduraduna.

Martinezen hitzetan, Podemos Euskadin "egunero euskaraz hitz egiten duten pertsona asko daude", baina hizkuntza hau sustatzeko "egiteko asko" dagoela oraindik azaldu du.

Bestalde, Guanchezek esan du Euskaraldia "euskara euskaldunen eguneroko bizitzan gehiago" egoteko aukera dela, baita euskaraz ikasten ari direnen bizitzan ere.

Ruizek nabarmendu du euskara "geure lurraldearen nortasunaren parte" dela, "euskaldunak batzen dituena, mugetatik haratago". Halaber, Arrietak adierazi du euskarak gune batzuetan "kontuan hartu gabe jarraitzen" duela, eta Euskaraldiak egoera "hori aldatzen lagundu" dezakeela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Kultura Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Euskaraldia