Gizartea -

Oharra

Zumaiako Flyschean salatutako plastiko isuria ikertuko du Arartekoak

Oier Bartolome surflariak internetera igotako bideoa ikusi ostean, ikerketa abiatzeko erabakia hartu du Arartekoak. Zumaia eta Deba artean hondakin pilaketa zegoela salatu zuen Bartolomek.

Centenares de plásticos en el Flysch de Zumaia causan preocupación

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deba eta Zumaia arteko Flyschean dagoen plastiko isuria "saihesteko eta horri konponbidea emateko" ikerketa abiatu du Manuel Lezertua arartekoak.

Ohar baten bidez, Arartekoak azaldu du Oier Bartolome surflariak internetera igotako bideoa ikusi ostean hartu duela ikerketa martxan jartzeko erabakia. Zumaia eta Deba artean hondakin pilaketa zegoela salatu zuen Bartolomek.

Gipuzkoako Foru Aldundia, bere aldetik, atsekabetuta agertu da bertan gertatutakoagatik, eta horixe da, hain zuzen, Ingurumen eta Turismo zuzendaritzen bitartez adierazi duena.

Bestalde, Arartekoak gogora ekarri du euskal kostaldeko geoparkearen kudeaketarako Zumaiako, Debako eta Mutrikuko udalek sortutako Geogarapen elkartearen salaketa. Horren arabera, "ohikoa" da itsasertz horretan zaborrak aurkitzea.

Arazo horren aurrean, Arartekoak nabarmendu du "orain arte izandako plastiko isurien edo antzeko hondakin solidoen pilaketari" buruzko informazioa jasotzen ari dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Zumaia Deba Albisteak