Gizartea -

Donostia

Lapurreta egin dute Kutxabankek Donostian duen bulego batean

Lapurrak ihes egin du eta Ertzaintza haren bila dabil. Loiola auzoan dagoen bulego batean izan da lapurreta.

Atrakoa Kutxabank
Atrakoa Kutxabank
Pistoladun gizon batek lapurreta egin du Donostiako banku batean

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lapurreta izan da arratsalde honetan Donostiako Loiola auzoan dagoen Kutxabankeko bulegoan, Segurtasun Saialak jakinarazi duenez.

Gertakaria 14:30 inguruan jazo da, bulegoa ixtear zegoela.

Burua estalita zuen gizon bat barrura sartu da eta arma batekin mehatxatu ditu han zeuden sei lagunak: lau langile eta bi bezero.

Lapurreta egin ondoren, ihes egin du gizonak.

Ertzaintza lapurraren bila dabil, eta ikerketa hasi du gertatu dena argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Gipuzkoako albisteak Kutxabank Delituak argazkiak Gizartea Gaurko azken ordukoa Lapurretak albisteak Loiola auzoa