Gizartea -
Indarkeria matxista
Nafarroako Gobernua herri-akusazio izango da Yolanda Jaenen hilketaren epaiketan
Yolanda Jaen joan den asteartean, urriak 23, hil zen, aurreko astean haren bikotekideak etxebizitzari su eman ostean. Emakumea oso larri zaurituta eraman zuten ospitalera.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Gobernua herri-akusazio gisa aurkeztuko da Yolanda Jaenen hilketaren epaiketan. Haren bikotekideari behin-behineko espetxealdi komunikatua ezarri zion Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Arloko Epaitegiak.
Yolanda Jaen joan den asteartean, urriak 23, hil zen, aurreko astean haren bikotekideak etxebizitzari su eman ostean. Emakumea oso larri zauritu zen, eta Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman zuten.
Genero Indarkeriaren kontrako Foru Gobernuko 14/2015 Legearen arabera, indarkeria matxista kasu larrienetan eta pertsona baten heriotza epaitu behar den kasuetan herri-akusazio gisa aurkezteko aukera du Nafarroako Gobernuak.
Era berean, Nafarroako Gobernuak bere babesa adierazi nahi izan die Yolanda Jaenen senide eta lagunei. Halaber, “emakumeen bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta erabateko herritartasunaren kontrako edozein indarkeria motaren aurrean" lanean jarraituko duela azpimarratu du.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.