Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek neska-lagun ohiari eraso egin dio Barakaldon

Ertzaintzak gizona atxilotu du, genero-indarkeriarekin lotutako delituagatik eta biktimarekiko urruntze-agindua urratzeagatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon (Bizkaia), neska-lagun ohiari eraso egitea eta urrutze-agindua urratzea egotzita.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gertaera ostiral goiz honetan jazo da. Hainbat ertzain emakumearen etxebizitzan azaldu dira, eta horren aurpegian eta ezpainetan mutil-lagun ohiak eragindako zauriak eta kolpeak ikusita, ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu egin dute.

Genero-indarkeriarekin lotutako delitua egotzi diote, eta Barakaldoko auzitegi batek ezarritako biktimarekiko urruntze-agindua urratu izana ere leporatu diote. Emakumea ospitalean artatu behar izan dute.

------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Bizkaia Barakaldo Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Feminismoa